Ohizko galderak

Nolakoa da klima Kornuallesen?

Klima Kornuallesen Euskal Herrian dugunaren oso antzekoa da, baina zeozer hotzagoa. Udaran egun eguzkitsuak eta euritsuak tartekatzen dira, eta aldakorra eta iragarrezina suertatzen da orokorrean. Itsasoaren temperatura Otsailan ematen diren 9º / 10º-tatik, Abuztuko 16º / 17ºtara joan daiteke.

Zer eraman beharko nuke nire ekipajean?

Arropari dagokionez, udararako arropaz gain, komenigarria izango litzateke honako hauek eramatea: berotzen duen jaka irazgaitza, jertse pare bat, zapata sendoak, kirolerako arropa eta oinetakoak, bainujantzia eta hondartzarako xukadera. Halere, ez dugu ahaztu behar familiek ikasleen arropa garbituko dutela. Eguzkirako krema, bakoitzaren garbitasunerako produktuak, eskolarako motxila eta ingeles hiztegia eramatea ere gomendatzen dugu.

Kontsolarik edo ordenagailu eramangarririk ez eramatea aholkatzen dugu.

Ez genuke ahaztu beharko Inglaterran etxebizitzak banakakoak izaten direla gehienetan. Honek dakarren pribatutasunari esker, pertsianek ez dute argia edota soinua guztiz blokeatzen. Iluntasun osorik gabe lo egiteak arazo bat suposatzen diezaiekeen ikasleentzat, interesgarria gerta litzateke bidai-maska bat eramatea, etxeko egoera errepikatzen lagunduko diena.

Zenbat ekipaje eraman dezaket nirekin?

Abioiek ez bezala, ferriek ez dute inolako mugarik jartzen eraman daitekeen ekipajeari dagokionez. Halere, GARRANTZITSUA DA IKASLEEK HAIEN KABUZ GARRAIATZEKO GAI IZATEA, ontziratze eta lehorreratzerakoan gainean eraman beharko dutelako ehundaka metrotan zehar, eskilarak igoz eta jeitsiz.

Zein agiri eraman beharko nuke nirekin?

Ikasle guztiek pasaportea indarrean eduki behar dute derrigorrez. Europar Osasun Txartela ere eskuratu beharko dute Gizarte Segurantzaren bulegoetan, non momentuan bertan jaulkitzen dituzten. Osasun-aseguru pribatua dutenek nahikoa izango lukete bidaietarako mediku-laguntza barne duen etxeko edo antzeko aseguruaren kopia bat eramatearekin. Alabaina gure ikasle guztiek atzerrian dauden bitartean suerta daitezkeen behar guztiak estaltzen dituen multiasistentzia asegurua daukate.

Geure janaria eraman beharko al genuke ferri bidaierako?

Ferriak badu hainbat jatetxe eta kafetegi, non ikasleek jan dezaketen, baina garestiak direnez, bakoitzak bere janaria eta edariak eramatea gomendatzen dugu. Horrela, ferria Ekainak 27aren 21’15tan abiatzen dela baina gu 2 ordu lehenago bilduko garela kontutan edukita, euren familiekin batera afari-merienda egin lezakete, eta gero 28ko gosaria eta bazkaria eraman. Familia gonbidatzaileek ikasleei bueltako bidaieko otorduak emateaz arduratzen dira.

Zer nolako ekipajea beharko dut ferri bidaiean zehar?

Itsasontziko gelei toki gehiago emateko asmoz, maletak ibilaldian zehar itxita mantenduko den kontsigna batean gordetzen ditugu normalean. Hau dela eta, janaria eta snack-etaz gain, motxila batean hortzetako eskuila eta pasta, pijama, hurrengo egunean aldatzeko arropa eta bainujantzia eta xukadera (ferriko igerilekuan bainatzea erabakiko balute ere) eramatea aholkatuko genieke.

Zer gertatuko da ferrian mareatzen banaiz?

Ferria gainalde ugariko plataforma eskerga da, egonkortasun handikoa. Hala eta guztiz ere, itsaso oso zakarreko egunetan, zenbait ikasle mareatu lirateke. Kasu hauetarako txorabioaren kontrako pilulak daramatzagu beti gurekin. Ikasleren batek txorabioaren sintomarik nabarituko balu, lehen bait lehen adierazi beharko liguke, hauetako bat eman diezaiogun. Kasu gehienetan, geletan apur bat etzan eta gero, ezinegonaren sentipena pasa egiten zaie eta ez ditu berriro gogaitzen.

Noiz eta nola egin behar ditugu ikastarorako bi ordainketak?

350€tako lehen ordainketa bat egingo da izen ematea gauzatzeko garaian, ikaslearen tokia erreserbatzeko. Guztira ordaintzeko kopurutik kenduko zaie hau beranduago. Gainerakoa ikastaroa hasi baino hilabete eta erdi lehenago ordainduko da. Ordainketak eskudirutan edo banku transferraren bidez egin daitezke.

Noiz jasoko dut nire familia gonbidatzaileari buruzko informazioa?

Familiei buruzko informazioa gutxi gora behera ikastaroa hasi baino hilabete bat lehenago hedatuko dugu, Maiatzaren bukaera / Ekainaren hasiera.

Informazio hau jaso eta gero, ikasleen eskuetan geratzen da familiari email bat idaztea haiekin komunikazioa hasi ahal izateko.

Oparirik eraman beharko al nioke nire familia gonbidatzaileari?

Familia gonbidatzaileari esker-oneko oparitxo bat eramateko nolabaiteko ohitura badago ere, ez da derrigorrezkoa inondik inola ere eta bakoitzaren esku dago. Zeozer oparitzea erabakitzen duten haientzat, hemengo produktu gastronomikoak gomendatuko genituzke, hala nola hestebeteak, gazta, Tolosako teilak eta zigarrotxoak, oliba olio birgin lata bat edo botila bat ardo.

Zein da nire familiarekin etxean harremanetan jartzeko modurik hoberena?

Aldian behin ikasleekin kontaktatu daiteke familia gonbidatzaileen etxeko telefonora deituz. Halere, Interneta duten familien kasuetan, Skype moduko programak erabiltzea gomendatzen dugu, doakoak direlako. Nazioarteko deiak egiteko telefono-txartelak badaude ere, Jazzcard (Jazztel-ena) edo Apelcom-en modukoak. Bestela, Inglaterrako kiosko edo dendetan bertan telefono-txartelak eros ditzakete, £5, £10 edo gehiagoko balioarekin.

Mugikorren erabilerari dagokionez, eta Europear Batasunaren baitan roaming-aren desagerpena eta gero, Inglaterratik Espainarako deiak Espainan bertan kontratatuta duten tarifa planaren berdinak izan beharko lukete. Ferryan dauden bitartean eta helmugara iristen diren arte eta sare bat aukeratu duten arte deirik ez egitea biziro gomendatzen dizuegu, nazioarteko uretan egindako deiak izugarri garestiak baitira, eta minutu gutxi batzuetako dei batek ehundaka eurotako prezioa izan dezake eta.

Nolakoak izaten dira otorduak Inglaterran?

GOSARIA (08’00): Gosaria astean zehar hemengoaren oso antzekoa izaten da: laboreak, esnea, zukua, txigorkiak marmelada eta gurinarekin, fruta, etab…. Gerta liteke familia batzuk “ingeles gosari” famatua hartzeko ohitura izatea asteburuetan. Honek hirugiharra, saltxitxak, arraultza frijituak, etab. izaten ditu, baina hori familiaren araberakoa da.

BAZKARIA (12’00): Bazkaria astelehenetik larunbatera “packed lunch” modukoa izango da eta taldekideekin batera hartuko dute ikasgunetan. “Packed lunch” hauek 2 sandwich, fruta ale bat, txokolate barratxo bat edo antzekoa, patata frijitu poltsa bat edo antzekoa eta edari batek osatzen ohi dute.

AFARIA (18’00-20’00): Afaria, beroa izango dena eta familiekin batera hartuko dutena, gure askotariko platerren modukoa izaten da. Hau da, plater berdinean barazkiak, etab. jaki nagusiarekin batera, normalean haragia edo arraina izaten dena, jaten dituzte. Tragu txarrak eta gaizkiulertuak sahiesteko, nahitaezkoa da ikasleen eta familien arteko komunikazioa.

Zenbat diru beharko dut Inglaterran?

Kontutan hartu beharra dago otordu guztiak (ferrian egiten dituztenak salbu) eta jarduerak ikastaroaren prezioaren barne daudela, eta ikasleek haien dirua gehien bat apetetan eta etxerako oparietan gastatuko dutela. Hau dela eta, £100 / £200 inguru eramatea iradokiko genuke. Zenbateko hau zeharo orientagarria da.

Korronterako egokigailurik beharko al dut?

Korronte-hartuneak ezberdinak dira Inglaterran, 3 zulo dituzte 2 eduki beharrean. Gerta liteke familiek dagoeneko egokigailuak edukitzea, baina halere komenigarria izango litzateke ikasleentzat bat eramatea, haiekin daramatzaten tresna elektrikoentzat. Elektronika dendetan aurki ditzakezue hauek, baina ferrian bertan ere saltzen dituzte.

Ez al dago han gauden bitartean gure artean gazteleraz / euskeraz hitzegiteko arriskurik?

Crossroads-en bakarrik ingelesez hitzegiteko politika zorrotza daukagu, eta beraz gure ikasleei haien artean ingelesez mintzatzea exijitzen diegu jarduera, irteera eta lekualdaketa guztietan zehar. Hau dela eta, aho betean gazteleraz / euskeraz hitzegiten harrapatzen ditugun ikasleek ohar bat jasoko dute. Hiru ohar metatuko balituzte, gurasoei txosten bat bidali beharko genieke. Neurri honek ingelesa bakarrik hitzegiteko giroa sortzen laguntzen digun arren, erabilitako gaztelera / euskera kopurua ikasle bakoitzaren motibazioaren araberakoa izango da, baite bere gurasoengandik jasotzen dugun babesaren araberakoa ere.

Zer gertatuko da nire ikasgunea oinez joateko urrutiegi badago?

Ikaslea ikasgunetik urrutiegi bizi denean bertara oinez joan ahal izateko, familiak beregan hartuko du dagokion zentrora garraiatzea. Ikasleak ez du inondik inola ere garraio publikoa erabiliko begirale edo familia kide baten laguntzarik gabe.

Kontutan hartu beharko genukeen arau berezirik al dago?

Crossroads-en zorrozki bete beharreko 2 arau ditugu, guztiz nabaritzat hartzen ditugun ohiko arauetaz gain, hala nola alkoholaren edota beste edonolako estupefazienteen kontsumoaren erabateko debekua.

  1. 09tik 17ak arte astelehenetik larunbata bitartean elkarrekin egon eta gero, lagunekin denbora nahikoa pasa dutela eta gainerako eguna familiari eskeini beharko lioketela deritzogu. Hau dela eta debekatuta dute elkarrekin elkartzea klase / irteera ordutegitik kanpo, familia kideren baten parte hartzea suposatzen duen jarduera bat ez bada.
  2. Teknologiaren erabilera egunero 30 minutu / ordu betera mugatuta dago, bertan etxean duten familiarekin harremanetan pasatzen duten denbora barne dagoela. Mesedez, eska iezaiezue baimena zuen familia gonbidatzaileei haien ordenagailua erabili baino lehen, eta errespeta ezazue beti bertan gorde dezaketen informazioa eta profilak. Kopuru hauek ere aplikatuko litzaiekete ikasleek Interneterako sarbidea eman diezaieketen mugikorrak eramango balituzte.