Metodoa

UMEENTZAKO IKASTAROAK


NOLAKOAK DIRA KLASEAK?

Ingelesaren ikaskuntza ume txikien artean eraginkorra izan dadin, nahitaezkoa da eskolak atsegingarriak, era askotakoak eta dibertigarriak izatea. Gure eskoletan era askotako materialak erabiltzen ditugu: flashcard-ak, bideoak, liburuak, abestiak eta dantzak, eskulanak, panpinak eta txontxongiloak… haien irudimena eta kreatibitatea sustatzeko, baita klasetik klasera ingelesarekiko interesa sortzeko ere.

Modu honetan entzuten, ulertzen eta hitzegiten ikasten dute, klasean landutakoa testuinguruan koka dezaten eta hori bera ere hitzez adieraz dezaten egoerak sortuz. Prozesu honetan zehar, irakaslearen irudiak garrantzi handia hartzen du, bidai honetan gidatuko dituena baita, egunetik egunero motibatzen dituen bitartean. Hau dela eta, gure irakasle guztiak oso profesional onak dira, lanerako erabat prestatuak eta esperientzia handikoak.

METODOA

clipclap logoCrossroads Kids-en Clip Clap metodoa erabiltzen dugu, garunaren aktibazioa lagundu eta jaiotzerakoan guztiok ditugun berezko gaitasunak suspertzen laguntzen duena. Beraz, umeak egoera natural eta espontaneoetan kokatzerakoan, ingelesa ama hizkuntza izango balitz bezala barneratzen dute. Honez gain, egunero ingelesarekiko esposizioa ohitura bihurtzen bada, onurak biderkatuko dira. Esposizio hau era askotakoa izan daiteke: marrazki bizidunak ikusi, istorioak irakurri, baita klasean ikasitako abesti bat errepikatzea ere.

Adin bakoitzean ikasleen ahalmenak eta beharrak desberdinak direnez, gure ikastaro guztiak behar horiek betetzera bideratzen eta moldatzen dira, umeek haien gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.

GAZTETATIK BIGARREN EDO HIRUGARREN HIZKUNTZA BAT IKASTEKO ABANTAILAK

Jaiotzetik eta hiru urte betetzen dituzten arte, umetxoen garunek aukeretaz beteriko lehioak irekiak dituzte. Aukera hauek hizkuntza bat baino gehiagoren gramatika egiturak ikasteko baliabideak eskeintzen dituzte, esfortzurik gabe eta naturaltasun osoz.

Honez gain, beste hizkuntza baten ikaskuntzak bakoitzaren kreatibitatea izugarri garatzen du, baita komunikaziorako gaitasuna lagundu ere. Memoria indartzen du ere, arreta eta kontzentrazioari mesede egiten dien bitartean.

ELEBITASUNAREN ABANTAILAK

Ikerketa ugarik azaltzen dute hirugarren edo laugarren hizkuntza baten ikaskuntzak eragin onuragarriak dituela geure gaitasun kognitiboengan. Halaber, norberaren buru-elastikotasuna indartzen du eta umeei kultura berriak ezagutzeko irekiagoak izaten laguntzen die ere.

 

HELDUENTZAKO IKASTAROAK


Ingelesa gure inguruan nonnahi dagoen geurea bezalako gizarte globalean, hizkuntza honen ezaguerak ate ugari irekitzen dizkigu, lan-mailean ezezik, maila pertsonalean eta ludikoan ere. Komunikazio tresna hau gabe ezinezkoa izango litzatekeen independentzia eta konfidantzarekin bidaiatzea errazten digu ere. Gainera, beste kulturak eta ideia berriak ezagutzeko aukera ematen digu, giza-harremanak sendotzen dituen bitartean.

Crossroads Language School-en metodo komunikatiboa erabiltzen dugu, klaseen planteamendu praktikoago eta dinamikoagoa bermatuz. Modu honetan hasiera-hasieratik erraztasun handiagoz moldatu ahal izango zara.

Crossroads Language School-en Cambridgen ES438 azterketa zentrora afiliatutak gaude, eta Cambridgeko azterketa guztietarako prestakuntza eskeintzen dugu, baita HEO eta British Council-en azterketetarako ere.